Askoren ustez, 0501P enbalaje mistoa merkatuko enbalajerik praktikoena da, eta hoberen diseinatutakoa.
Kartoiz eta zurez egindako kutxa industrial misto hauek guztiz birziklagarriak dira; kanal bikoitzeko edo hirukoitzeko kartoizkoak izan daitezke, eta kalitate desberdinetakoak.
Enbalaje misto honen abantailetako bat garraioan eta biltegiratzean aurrezten den tokia da. Ez da tresna berezirik behar enbalajea muntatzeko, eta edozein langilek egin dezake, inolako zailtasunik gabe.
Embalajes Echeberriak zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskaintzen du, eta itxiturak, bandak, gurpilak eta bestelako osagarriak gehi ditzake, bezeroak hala behar badu.