• Slider complementos

    Enbalajeetarako osagarriak

Enbalajeetarako osagarriak | Embalajes Echeberria

Embalajes Echeberria S.L.k mota askotako osagarri eta egokitze bereziak eskaintzen ditu, enbalatutako produktuen garraioa errazteko.

Garrantzi bera dute aukeratutako enbalaje-motak eta haren osagarriek, garraioa erraztu eta arazorik izatea eragotziko baitute.

Enbalajeetarako osagarriek garraiatutako produktuen itxitura, isolamendua eta iragazgaiztasuna areagotzen dute.

Enbalajeetarako osagarri-mota

Enbalajeetarako zein osagarri-mota dago?

babesgarriak

Enbalajeetarako osagarriak: babesgarriak

Enbalatutako produktuak haiek babestu eta kolpeak xurgatuko dituen material batez inguratu behar badira –garraiatzean hautsa edo zikinkeria hartzea prebenitzeaz gain–, burbuiladun plastikozko edo kartoizko biribilkiak eta bobinak erabiltzen dira.

Produktuaren eta kutxaren arteko airea betetzeko produktuen bidez, kolpeak saihesten dira. Embalajes Echeberrian, beste produktu batzuen artean, betegarri ekologikoa, aire konprimatuko Airmove poltsak eta aireko estalki babesgarriak erabiltzen ditugu; azken horiek, produktu txikientzat.

Babesgarri-motak:

  • Burbuiladun plastikozko biribilkiak, zabalera desberdinetakoak
  • Burbuiladun plastikozko biribilkiak + kraft papera
  • Burbuiladun plastikozko biribilkiak + Foama
  • Foameko biribilkiak, lodiera desberdinetakoak
  • Kartoi izurtuko biribilkiak, zabalera desberdinetakoak
  • Polipropilenozko eta PVCzko zigilua
  • Eskuzko zein makina automatikorako film luzagarriko biribilkiak
  • Paper bikeztatua, kraft papereko biribilkiak, zeta-paperak eta Manilako paperak

Enbalajeetarako osagarriak: zurezko uztaiak

Embalajes Echeberriaren enbalajeetarako zurezko uztaiak nazioartean gehien eskatzen den irtenbide modularretako bat dira. Leku txikia betetzen dute, tolesgarriak baitira beren altzairu galvanizatuko 4 edo 6 bandei esker.

Zurezko uztaiak bat datoz neurri estandarren araudiarekin, oso malguak dira, eta enbalaje moderno baten abantaila guztiak dituzte. Beraien abantailetako bat da bai uztaiak bai estalkiak erraz ordezka daitezkeela kalteren bat jasanez gero; Embalajes Echeberrian badugu salmenta-osteko sistema bat, ordezkapena egiteko.

Erresistentzia eta diseinu ergonomikoa dira haien beste ezaugarri bat.

Zurezko uztaiak | Neurrira egin daitezke, edo eskura ditugun neurri estandarrak erabiliz: 

  • 800x600x200 mm
  • 1200x800x200 mm
  • 1200x1000x200 mm

Araudi fitosanitariora egokituta daude, mundu osoan esportatzeko.

zurezko uztaiak

Enbalajeetarako osagarriak: babes-profilak eta ertz-babesak

Embalajes Echeberrian arreta handiz jokatzen dugu zure produktuentzako babes gehigarria ziurtatzeko. Hala, balizko marruskadurak eta kolpeak saihesten dira zure produktuak garraiatzean eta banatzean.

Enbalajeetarako osagarriak: heldulekuak eta indargarriak

Heldulekuek eta indargarriek garraioa errazten dute, eta askoz seguruagoa, fidagarriagoa eta erosoagoa izatea eragiten dute. Gainera, posizio egokian mantentzen dute produktua. Embalajes Echeberrian indargarridun eta indargarririk gabeko heldulekuak ditugu, aurretik trokelatu den edozein enbalajetan egokitzeko modukoak. Hainbat kirten ere baditugu, zumitza pasa dadin.

Gure babesgarriek % 100eko babesa eta betegarri EkoArduratsua dute

Neurrira egindako konponbideak enbalaje osagarriaetarako

Logo Embalajes Echeberria

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Embalajes Echeberria SL