• Slider Embalajes Echeberria

    Embalajes Echeberria

    Neurrira egindako industria-enbalajeak

Industria-enbalajeko fabrikatzaileak



Embalajes Echeberria S.L. industria-enbalajeko enpresa da, eta neurrira egindako irtenbideak ere ematen ditu enbalajearen alorrean. Gure produktuek nazioarteko garraioaren arauak betetzen dituzte, homologatuta daude, eta bezeroak eskatutako lekuan entregatzen dira.

Embalajes Echeberriaren espezialitatea “neurrira” eta hainbat motatako materialez egindako enbalajeak dira, hala nola kartoizkoak, zurezkoak eta zurez egindako mekanizazioak, automobilgintzaren industriara bideratuak.

Adituak gara zenbait industria-sektoretan: aeronautika, elektronika, salgai arriskutsuak eta eolikoak; nolanahi ere, edozein egoerari aurre egiteko gauza gara, egokitzeko gaitasuna dugu eta. Badakigu produktu eta material bakoitzak enbalaje-mota desberdina behar duela, eta, horregatik, diseinu pertsonalizatuak nahiz estandarizatutako produktuak eskaintzen ditugu.

Zure beharretara egokitzen gara


Embalajes Echeberria S.L.n gure bezeroen beharrak asetzeko helburua dugu, eta, horretarako, haien beharretara egokitzen gara. 50 urtetik gorako ibilbidea dugu, eta horri esker liderrak gara merkatu nazionalean, baita nazioartekoaren zati batean ere.

Gure bezeroei aholkularitza ematen diegu enbalatzeko prozesuak irauten duen bitartean, eta bakoitzaren beharrizanei egokituz diseinatzen dugu proiektua.

Gure sistemak guztiz automatizatuta daude, eta aukera ematen dute 300 milioi ontzi baino gehiago ekoizteko urtero. Enbalajearen fabrikazioaren eta entregaren ezaugarri nagusiak azkar erantzuteko gaitasuna eta entrega-epeen malgutasun handia dira.

Gure diseinuak eta materialak adimenez sortuak dira, logistika-kostuak eta ingurumenaren gaineko inpaktua gutxitzeko. Horri esker, aintzat hartu beharreko aukera gara merkatuaren barruan; izan ere, kalitate handiko produktuak eskaintzen ditugu prezio baxuan.

Aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu


Gure teknikari espezialistek hiru fasetan oinarritzen den aholkularitza-plana eskaintzen dute:

  • Lehenik eta behin, adierazten dizugu zer eskakizun bete behar dituen enbalajeak, garraiatu nahi den produktu-motaren arabera.
  • Ondoren, analisi bat egiten dugu, eta materialik egokiena gomendatzen dizugu.
  • Azkenik, enbalajea diseinatzen dugu, fabrikazioko eta logistikako kostuak kontuan izanda.

Embalajes Echeberria, Gasteizen aurkituko gaituzu


Embalajes Echeberria S.L. Gasteizen dago, Espainiako errepide bidezko komunikazio-ardatz aktiboenetako batean. Kokapen estrategikoa du, Europar Batasunarekiko mugaz gaindiko zein itsaso bidezko lotune batean.

Embalajes Echeberria kalitatearekin konprometitutako enpresa da ekoizpenaren faseetako bakoitzean, diseinuari, fabrikazioari, logistikari eta bidalketari dagokienez.

Araudia betetzen dugu


Embalajes Echeberriak UNE-EN ISO 9001:2015 araua ziurtatzen du. Esportazioko produktuetara bideratzen ditugun produktuek NIMF15 araua betetzen dute, behar fitosanitarioetarako bikaintasunekoa.

Era berean, Embalajes Echeberria S.L.k FAOren barruan BFNHaz arduratzen den babes fitosanitarioko nazioarteko batzordearen onespena jaso du. Enbalaje hauek zigilu bat dute inprimatuta, egin zaien berariazko tratamendua egiaztatzen duena.

Aurrekontu bat nahi duzu?

Deitu astelehenetik ostiralera 7etatik – 3etara

945 26 04 44

Logo Embalajes Echeberria

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Embalajes Echeberria SL