Kartoizko enbalaje bereziak
Kartoizko enbalaje bereziak enbalatu beharreko piezaren neurrira eginda daude, hau da, egin beharreko bidalketaren beharrizanen araberako espezifikazioak betez.
Enbalaje hauen gune kritikoak sendotu egiten dira, babes berezia izan dezaten, eta haiei esker piezaren segurtasuna berma daiteke, enbalatu beharreko produktuak garraiatzean eta zamalanak egitean.
Kartoizko enbalaje bereziak eskari handiko irtenbidea dira –kartoia arina eta kostu txikikoa baita–, eta ezin hobeak dira zenbait material garraiatzeko eta manipulatzeko, hala nola automobilgintzako piezak eta abar.