• Zurezko enbalajeak

Zurezko enbalaje industrialak | Embalajes Echeberria

Embalajes Echeberria S.L.ren zurezko enbalajeak produktuei babesa emateko diseinatuta daude, garraiatzean sor daitezkeen muturreko ezbeharren aurrean. Taula kontratxapatuan eta altzairuan fabrikatutako enbalajeak dira, eta garapen tolesgarri eta pilagarriak dituzte. 

Zurezko enbalajea oso produktu arina da. Erraz garraiatzen da, eta oso erraz muntatzen da. Gainera, aise pilatu daiteke, eta horrek leku-arazoak saihesten ditu. Enbalajeak altzairuzko profilekin sendotuta daude, eta, horri esker, erresistentzia handiagoa dute. 

Zurezko enbalajeak ezin egokiagoak dira esportaziorako eta itsasoko enbalajeetarako. Neurrira egiten dira, nazioarteko arau fitosanitarioak betez.

Enbalaje hauek abantaila praktikoak, ingurumenaren arlokoak eta ekonomikoak ematen dituzte, eta oso lehiakorrak dira. Zura produktu iraunkor eta berrerabilgarria da, eta, ondorioz, birzikla eta berreskura daiteke. Gainera, isolatzaile termikoa da, eta oso erresistentea suaren aurrean. Horrenbestez, kalitate handiko enbalajea da.

Zura, bestalde, erraz konpontzen den materiala da. Pieza bat hondatuz gero, erraz aldatzen da. Beste material batzuk, aldiz, konpontzen zailagoak dira, eta batzuetan osorik ordezkatu behar dira. 

Erresistentziaren eta pisuaren arteko erlazio optimoa du, beste materialek nekez hobetuko dutena, eta, beraz, aukerarik onena da material astunak eta hauskorrak garraiatzeko.

Embalajes Echeberria S.L.k zurezko enbalajeen hainbat modelo ditu:

Garraiorako CL CONT-PERF Zurezko Enbalaje Modeloa, Paletarekin

CL CONT-PERF modeloa erdiko gorputz tolesgarri batek, estalki batek eta palet batek osatzen dute. Azken bi elementuak erdiko gorputzaren barruan sartzen dira, eta, hala, oso enbalaje erresistente eta moldagarria lortzen da.

Esportaziorako eta garraiorako zurezko enbalaje bereziak dira, taula kontratxapatuan eta altzairuan fabrikatuak. Pilatu egin daitezke, eta garraiatutako salgaiak babesteko diseinatuta daude.

Enbalaje honek nazioarteko ISPM 15 edo NIMF 15 arau fitosanitarioa betetzen du, eta, ondorioz, munduko edozein lekutara esporta daiteke.

Garraiorako LG CONT-PERF Zurezko Enbalaje Modeloa, Paletarekin

LG CONT-PERF modeloa erdiko gorputz tolesgarri batek, estalki batek eta euskarridun oinarri batek osatzen dute. Mihi metalikoen bidez mihiztatzen dira hiru piezak.

Zurezko enbalaje hauek neurrira egin daitezke, edo eskura ditugun neurri estandarrak erabiliz: 

  • 580x380x380
  • 780x380x380
  • 780x580x380
  • 780x380x580
  • 780x580x580
  • 980x580x580
  • 1180x780x580
  • 1180x780x780
  • 1180x980x780

Ezin egokiagoak dira bereziki ondo eutsita joan behar duten salgaien irtenbideetarako, eta segurtasun-baldintza bereziak behar dituzten garraio berezietarako.

Garraiorako FL CONT-PERF Zurezko Enbalaje Modeloa, Paletarekin

FL CONT-PERF modeloa erdiko gorputz tolesgarri handi batek, estalki batek eta euskarridun oinarri batek osatzen dute.

Berrerabiltzeko enbalaje ezin hobea da. Oso erraz muntatu eta desmuntatzen da, gorputza tolestuta sar baitaiteke estalkiaren eta oinarriaren barruan.

Salgai handietarako PLG CONT-PERF zurezko enbalajeak

PLG CONT-PERF modeloa tamaina handiko salgaiak paketatzeko diseinatuta dago. Mihi metalikoen bidez erraz mihizta daitezkeen sei piezak osatzen dute.

Modelo hauek ezin egokiagoak dira itsasoko produktuak garraiatzeko, itzultzeko eta logistika optimizatzeko egokiak dira.

Zurezko enbalaje-mota honek nazioarteko garraioetarako zenbait aplikazio dituzte.

Egokiak dira honako sektore hauetan garraioa egiteko:

  • Automobilgintza (CKD, abiadura-kaxak, kolpe-leungailuak, frontalak, kableak, ordezko piezak, direkzio-sistemak, balaztarenak, esekidurarenak, motorrak...)
  • Energia (panel fotovoltaikoak, armairu elektrikoak, osagaiak...)
  • Argindarraren Sektorea (kableak, elektromedikuntzako ekipamenduak, zirkuituak, transformadoreak, sorgailuak...)
  • Telekomunikazioak (kabineteak, telefono mugikorrak, oinarri-estazioak, transmisio-produktuak, UPS sistemak…)

Neurrira egindako konponbideak zurezko industria-enbalajeetarako

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Embalajes Echeberria SL