• Slider Embalajes Echeberria

    Industria-sektoreak

Embalajes Echeberria S.L.k hainbat sektoretarako enbalajeak diseinatzen ditu: automobilgintza, aeronautika, elektronika, salgai arriskutsuak eta eolikoak.

Enbalaje bakoitza modu espezifiko batean erabiltzeko diseinatuta dago, eta, hortaz, dagokion sektorearen eskakizunei egokitzen zaie.

Icon automoción

Automobilgintzarako enbalajeak

Automobilgintzaren sektoreak pieza segurtatuko duen eta helmugara egoera ezin hobean iritsiko dela bermatuko duen enbalajea behar du. Horretarako, enbalajeak behar bezain sendoa eta erresistentea izan behar du.

Embalajes Echeberria S.L.k automobilgintzarako bereziki diseinatutako enbalajeak fabrikatzen ditu. Gure enbalajeak babesik handiena emateko sortuak dira, baita garraiatzean eta biltegiratzean segurtasuna bermatzeko ere.

Fabrikatzen ditugun enbalajeek, halaber, urraduren, marruskatzeen eta distiren aurreko babesa ematen dute, prozesuaren fase guztietan.

Caja embalajes automoción
Icon aeronáutica

Aeronautikaren sektorerako enbalajeak

Gure aeronautikako enbalajeak bereziki diseinatuta daude bezeroek eskatzen diguten kalitatea bermatzeko.

Embalajes Echeberria S.L.k neurrira egindako piezak fabrikatzen ditu aeronautikaren sektorerako, hainbat material erabiliz: kartoia, kartoi-zura, zura... Sektorean espezializatutako langile gaituak ditugu, eta metodo espezifikoak erabiltzen ditugu barruan sartzen diren produktuen babesa eta segurtasuna bermatzeko.

Caja embalaje sector aeronáutico
Icon electrónico

Elektronikaren sektorerako enbalajeak

Elektronikaren arloko produktuek tamaina desberdinetako enbalajeak behar dituzte, garraiatu nahi diren produktuetako bakoitzarentzat. Zure enbalajeak pertsonalizatzen ditugu merkatuaren eskakizunekin bat egin dezaten, entrega-epeak betez eta arin erantzuteko gaitasunarekin.

Babes gehigarria ematen dugu, helmugara kalterik gabe iristea bermatzeko. Enbalaje-beharren arabera, gure diseinu estandarretako bat edo neurrira egindako enbalaje bat aukera daiteke. Embalajes Echeberriak erabateko askatasuna ematen dio bezeroari, bere beharrei hoberen egokitzen zaien irtenbidea hauta dezan.

Caja embalaje sector electrónico
Icon mercancías peligrosas

Salgai arriskutsuetarako enbalaje espezializatuak

Salgai arriskutsuak garraiatzeko babes berezia behar da. Enbalaje hauek egiteko, araudi bat bete beharra dago, garraio-mota horiek xede horretarako homologatu gisa sailkatuko dituena.

Gure enbalajeek bete egiten dute enbalatutako produktuaren segurtasuna bermatzen duen araudia.

Caja embalaje mercancías peligrosas
Icon sector eólico

Sektore eolikorako enbalajeak

Embalajes Echeberria S.L.k neurriko enbalajeak egiten ditu ekipamendu eta sistema eolikoentzat. Adimenez diseinatuta daude, logistika-kostuak eta ingurumenaren gaineko inpaktua gutxitzeko.

Konpromisoa hartzen dugu kalitatea bermatzeko ekoizpenaren fase guztietan, eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu, produktu bakoitzari dagokion enbalaje onena zein den erabakitzeko.

Caja embalaje sector eólico
Logo Embalajes Echeberria

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Embalajes Echeberria SL