• Kartoizko enbalajeak

Embalajes Echeberria | Kartoizko industria-enbalajeak

Erreferentzia industria-enbalajearen alorrean. 50 urtetik gorako eskarmentua zuretzat. Ezagutu gure produktu- eta zerbitzu-sorta zabala, mota guztietako enbalajeei dagokienez.

Neurrira egindako kartoizko kutxen fabrikazioa eta diseinua, segurtasuna eta kostuak murriztea bermatzen dituen enbalajea.

Kartoi izurtuz egindako industria-enbalajeak: solteko salgaiak, garraio unitarioa eta piezak multzokatzea.

Kartoizko enbalajeak guztiz pertsonaliza daitezke, eta neurrira egiten dira, bezeroaren beharrak kontuan hartuz. Eskarmentu handiko aditu-taldea duzu eskura. Aholku emango dizute eskaria egitean, eta aukerarik onena bilatuko dute, kostuak ahalik eta gehien murrizteko.

Kartoizko kutxak behin bakarrik erabiltzeko enbalajetzat jotzen dira.

Kartoia hainbat paper-geruzak osatutako materiala da, eta horri esker oso erresistentea eta gogorra da, baina badu, era berean, arina eta biltegiratzeko erraza izatearen abantaila.

Erabat pertsonaliza daitezke, neurri eta forma desberdinak emanda.

Embalajes Echeberria S.L.k bezeroaren beharretara egokitzen den edozein motatako kartoizko enbalajeak egiten ditu:

Kartoizko heavy-duty enbalajeak

Salgaiak garraiatzeko kartoizko heavy-duty enbalajeak erresistenteak dira, eta kondiziorik latzenak jasan ditzakete. Logistika-katean integratuta daude, eta ez dira kaltegarriak ingurumenarentzat.

Heavy-duty enbalajeak neurrira diseinatzen eta fabrikatzen dira, kartoi izurtuz, lodiera desberdinekin (sinplea, bikoitza, hirukoitza eta laukoitza), eta pertsonalizatutako estaldurarekin, produktuaren beharrizanen arabera.

Betiere, enbalajearen eta garraiobidearen tokia ahalik eta hoberen baliatzen saiatuta, ahalik eta pieza gehien garraiatzeko egoera onenean.

Kartoizko Box Paleta, industria-garraiorako

Box Paletak kartoi izurtuko industria-enbalajeak dira, nazio barruan edo nazioartean salgai handiak garraiatzeko bereziki diseinatuak eta fabrikatuak.

Tamaina handiko industria-enbalajea, oso-osorik kartoi izurtuz egina, eta % 100 birziklagarria.

Neurrira egindako Box Paleten barnealdeak:

Box Palet guztien barnealdea egokitu daiteke, garraiatuko diren produktuen neurrira.

Egonkortasun handia dute, eta pilatzeko orduan segurtasuna. Tolestuta ematen dira, eta erraz muntatzen eta desmuntatzen dira.

Automobilgintzarako kartoizko enbalaje estandarra

Kartoi industrialeko enbalajeak, automobilgintzaren industriarako, Original Equipment Manufacturer (OEM) delakoko fabrikatzaile garrantzitsuenen espezifikazioekin.

Oso katalogo zabala dugu, eta modelo pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, bezero bakoitzari egokituak.

Fabrikazio-teknologiarik berriena daukagu, eta horrek lagundu egiten digu eskariak denbora laburrean osatzen, erosle bakoitzaren beharrak asebetetzeko.

Kartoizko enbalajeak aukera bikaina dira produktuak biltegian gorde eta egoera ezin hobean mantentzeko. Salgai hauskorrak garraiatzeko ere gomendatzen dira, material erresistentez eta gogorrez eginda daude eta.

Erabilerak

  • Material arinak eta pisu ertainekoak paketatzea.
  • Babes gorena, bidalketa logistikoetarako eta mezularitzarako egokia.
  • Garraio hoztua.
  • Biltegiratze-tiraderak.
  • Inka, ratioPal eta Euro paletekin bateragarriak.

Kartoiz egindako industria-enbalajeak: solteko salgaiak, garraio unitarioa eta piezak multzokatzea.

Neurrira egindako konponbideak kartoizko industria-enbalajeetarako

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Embalajes Echeberria SL