• Enbalaje mistoak

Enbalaje mistoak kartoiaren eta zuraren nahaste batez eginda daude.

Zura enbalajearen egitura gisa erabiltzen da, horrela sendotasuna lortzen baita, eta kartoia estaldura emateko gehitzen da. Kartoia egitura erdizurrun eta malgua da, eta horrek erresistentzia handitzen du, kolpeen aurrean.

Enbalaje mistoa erresistentea eta arina da. Egokia da airetik, itsasotik eta lehorretik salgaiak garraiatzeko, arinak zein astunak. Haren bolumena eta pisua txikiagoak dira beste enbalaje batzuenak baino, eta, hortaz, aukera egokia da tamaina ertaineko eta handiko produktuak garraiatzeko.

Embalajes Echeberria - Enbalaje mota MISTOAK

Enbalaje Misto Industriala - 0709 modeloa

Enbalaje-mota hau bereziki egokia da zabalera eta bolumen ertainetik handira bitarteko produktuetarako, bereziki erresistentea baita, eta ezin hobeto finkatzen baita.

Kartoi eta zurezko industria-enbalaje mistoak erabat pertsonaliza daitezke, produktu industrial oso luze, egonkor eta astunen garraioa eta logistika errazte aldera.

Ahalik eta babesik handiena ematea eta ahalik eta lekurik txikiena betetzea gogoan, 0709 modeloa garapen orekatuaren adibide da.

Arazorik gabe pilatu daitezkeenez gero, enbalaje hauek aukera ematen dute produktu-kantitate handiak garraiatzeko eta enbalajearen muntaketa-prozesuetan aurrezteko, logistika-kostuak gutxituta.

Enbalaje Misto Industriala - 0501P modeloa

Askoren ustez, 0501P enbalaje mistoa merkatuko enbalajerik praktikoena da, eta hoberen diseinatutakoa.

Kartoiz eta zurez egindako kutxa industrial misto hauek guztiz birziklagarriak dira; kanal bikoitzeko edo hirukoitzeko kartoizkoak izan daitezke, eta kalitate desberdinetakoak.

Enbalaje misto honen abantailetako bat garraioan eta biltegiratzean aurrezten den tokia da. Ez da tresna berezirik behar enbalajea muntatzeko, eta edozein langilek egin dezake, inolako zailtasunik gabe.

Embalajes Echeberriak zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskaintzen du, eta itxiturak, bandak, gurpilak eta bestelako osagarriak gehi ditzake, bezeroak hala behar badu.

Erabat pertsonalizatutako barnealdeak

Enbalajearen barnealdearen egokitzapena, hainbat diseinu eta materialekin: aparra, kartoia, plastikoa...

Neurrira egindako konponbideak enbalaje mistoetarako

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Embalajes Echeberria SL