Embalajes Echeberria S.L.ren zurezko enbalajeak produktuei babesa emateko diseinatuta daude, garraiatzean sor daitezkeen muturreko ezbeharren aurrean. Taula kontratxapatuan eta altzairuan fabrikatutako enbalajeak dira, eta garapen tolesgarri eta pilagarriak dituzte.
Zurezko enbalajea oso produktu arina da. Erraz garraiatzen da, eta oso erraz muntatzen da. Gainera, aise pilatu daiteke, eta horrek leku-arazoak saihesten ditu. Enbalajeak altzairuzko profilekin sendotuta daude, eta, horri esker, erresistentzia handiagoa dute.
Zurezko enbalajeak ezin egokiagoak dira esportaziorako eta itsasoko enbalajeetarako. Neurrira egiten dira, nazioarteko arau fitosanitarioak betez.
Enbalaje hauek abantaila praktikoak, ingurumenaren arlokoak eta ekonomikoak ematen dituzte, eta oso lehiakorrak dira. Zura produktu iraunkor eta berrerabilgarria da, eta, ondorioz, birzikla eta berreskura daiteke. Gainera, isolatzaile termikoa da, eta oso erresistentea suaren aurrean. Horrenbestez, kalitate handiko enbalajea da.
Zura, bestalde, erraz konpontzen den materiala da. Pieza bat hondatuz gero, erraz aldatzen da. Beste material batzuk, aldiz, konpontzen zailagoak dira, eta batzuetan osorik ordezkatu behar dira.
Erresistentziaren eta pisuaren arteko erlazio optimoa du, beste materialek nekez hobetuko dutena, eta, beraz, aukerarik onena da material astunak eta hauskorrak garraiatzeko.